Kidetzeak

Haur Hezkuntzako 5 urtekoak Lehen Hezkuntzako lehen ziklora joan dira. 

Dantzaz, bingoaz  eta bestelako jolasen bidez bertako espazio eta dinamika batzuk ezagutzeko aukera izan dute.

Esperientzia zoragarri honetan ikasle zaharragoak izan dituzte bidelagun. 

Honela, ikasturte amaiera iristear den honetan, berria prestatzen hasteko lehen urratsak eman dituzte.