DBH1, DBH2 eta LH5eko eraldaketa

2024-2025 ikasturterako gogotsu eta ilusioz beteta gaude DBH1, DBH2 eta LH5en biziko dugun eraldaketa dela eta. Izan ere, hezkuntza-eredu berri batean arituko gara lanean, maila horietan.

Xehetasunak azaldu asmoz, ikasturte honetan zehar hainbat komunikazio saio egin ditugu familiekin eta pasa den astean izan ziren azkenak.

Azalpenak entzuteaz gain, saioetan familiok adierazi dituzuen ideiak eta ekarpenak oso interesgarriak izan dira eta benetan eskertuta gaude, izan ere, gazteon heziketan beharrezkoa zaigu ikastolaren eta familion arteko elkarlana.

Eskerrik asko guztioi!