Habia musika taldearen
Musikariak ikastetxeetan izeneko egitasmoaren baitan, Ipar Euskal Herriko Habia musika taldearen emanaldiaz gozatu ahal izan dugu. DBH2ko ikasleentzako ekitaldia izan da.
Soka-tresnak eta ahotsak uztartuz herri kantak jorratzen dituzten bi musikari aparta dira Amaia Hiriart (biolontxeloa eta ahotsa) eta Maia Iribarne (biolina eta ahotsa). Bere lehen diskoa 2021. urtean plazaratu zuten: “Animalia bat naiz eta”.
Oso gomendagarria!