Ikastola Eguneko

Ekainaren 2an Ikastolaren eguna ospatu genuen jai giro ederrean. Egunari bizikleta martxarekin hasiera eman ostean, Usabalen jendetza  bildu zen Haur Hezkuntzako ikasleen jaialdia ikusteko. 

Azken urteetan, egin dugun legez, aurtengoan ere erromeriko doinuak izan genituen gurean dantzagai: San Petrike, zapatagin dantza, Barañain eta ipurdi dantza. Jaialdian gonbidatu berezi-berezia izan genuen gainera, Argitxo. Argitxoren txapel gorriak jantzita eman genion hasiera jaialdiari. Amaiera, kalejira bat dantzatuz, txalo zaparrada artean.