Erraldoi eta buruhandien

GURE LAGUN KUTTUNAK…

Emozioz jaso dute Haur Hezkuntzako ikasleek Tolosako gure lagun kuttunak bisitatzera joateko proposamena. Hamaiketakoa motxilan, motxila bizkarrean, lagunari eskua eman eta horrelaxe abiatu dira ilusioz Erraldoi eta Buruhaundien etxera.

Domenjon, Rubia, Bordon, Morena, Peio eta Isabelitak, lau metroko gure erraldoi maiteek, dantza saio zoragarria eskaintzeaz gain, beraien barruan sartzeko aukera ere eskaini diete gure txikiei. Asmakizun eta asmakizun artean, hortxe ibili dira Kokotxas, Juanito Lope, Txilabas, Ero-Etxe eta konpainia gordeketan.

Eskerrik asko konpartsari emandako aukerarengatik eta gure txikiei ateratako irrifar goxoengatik. Laster ikusiko dugu elkar kalean, bitartean gure etxeetako erraldoi txikiak ibiliko ditugu jira biran!!