Kukua kukua ipuina hasiko da

Oporretatik bueltan Literatur asteari ekin diogu Haur Hezkuntzan. Etxean ditugun ipuin kuttunak hartu eta gogotsu gerturatu dira gure geletara gure ikasleen etxekoak.

Behin batean, bazen behin… animalia, mamu, sorgin, munstro, piraten altxorra eta hainbat abentura ezagutzeko aukera eman diguzue zuen istorioekin.

Jarrai dezagun amets egiten!

Eskerrik asko guregana gerturatu zareten familia guztiei.

Bat, bi, hiru, lau, bukatu da kontakizun hau!