Kirolaren baloreak
DBH4ko ikasleak Erreala Fundazioaren bisita izan dute. Goi mailako kirol profesionala alde batera utzita, kirolaren sakoneko baloreak bizipen zuzenetatik zabaltzera hurbildu zaizkigu, tartean gure ikasle ohia den Ibon Mugerza.
Kirola norberaren bizitzaren ardatz izaten denean ekartzen dizkigun onurak kontatu dizkigute, ezintasunei aurre egiten nola laguntzen dien eta kirolak bizitzako arlo ezberdinak orekatzeko ematen dituen baliabideak ere aztertu ditugu besteak beste.