Auzolanean

Eta beste behin ere Argitxok magia egin du! Hogeita hamar lagunetik gora bildu gara Sakramentinoetako jangelan, titare, oihal eta hari artean, ostegun gizenerako beharrezko ditugun Argitxoren txapelak auzolanean josteko. Ikastolako gurasoak, amonak eta baita irakasle ohiak ere etorri zaizkigu lanera. Hunkituta gaude jasotako erantzunarekin eta eskerrak ematea besterik ez zaigu gelditzen! 

Gaurkoan gurera etortzeko aukerarik izan ez baduzue egon erne, datorren astearterako beste deialdi bat egingo dugu eta!