Lapurdiko lagunekin
Azaroaren 22tik 24ra kanbotarrak izan ditugu gure artean. Kanboko Xalbador kolegioko eta Laskoraingo DBH1eko ikasleek, elkar ezagutze jolasak, herri kirolak, Tolosa ezagutuz ginkana, txapa tailerra, eskalada eta oreka jolasak elkarrekin disfrutatzeko aukera izan dute.
Hiru egunez, gelatik at, praktikan jarri behar izan dituzte benetako proiektuak-ikasketa esperientzia mota anitzak puri-purian- eta pertsona ereduaren ezaugarriak benetan erakutsi: erabaki-ekin, eraldatu eta kooperatu behar izan dute eta horretarako barne sendotasunak zeresan handia izan du.
Ezaugarri unibertsal horiei gurea bakarrik den beste ezaugarria gehitu diote gaztetxo hauek, euskara, noski! Maiatzean elkar ikusiko dute berriz.
Mila esker familia guztiei