Egin nirekin ere euskaraz!

ZERGATIK KANPAINA?

Gure herriak asko aldatu dira eta ari dira aldatzen, eta bizilagun berriak ditugu.

Etorri berriei harrera adeitsua egitea dagokigu, eta baita nora etorri diren azaltzea ere. Euskal Herrian euskaraz bizi garela erakustea, eta herrian euskara dela bertako hizkuntza adieraztea.

Asko eta asko Euskal Herrian bertan jaioak dira. Eta gure herrietako eskoletan ikasten dutenez, euskaldunak dira. Baina, askotan udalerri euskaldunetan ere ez diegu euskaraz hitz egiten.

GAKO NAGUSIAK:

  • Herriko haur zein gazte guztiei lehen hitza beti euskaraz egin nahi diegu, aurreiritziak albo batera utzita.
  • Haurrak dira helduoi euskaraz hitz egiteko eskatzen digutenak. Zuek zarete eredu.
  • Seme-alabei euskaraz hitz egin nahi diegu, eta baita beraien gelakide edota lagun direnei ere.
  • Jatorri atzerritarra dutenen seme-alabak euskal herritarrak eta euskaldunak dira.
  • Euskaraz hitz eginda, euskara ikasten lagunduko diegu.
  • Gurasoek bakarrik ez, merkatari, ostalari, administrazioko langile, gidari, osasun langile... guztiek egin behar diete euskaraz.
  • Eta haurrei bakarrik ez, helduei ere gogoan izan behar dugu beti lehen hitza euskaraz egin behar diegula.