Laskorain abesbatza

Joan den larunbatean Laskorain Ikastolako abesbatzak Kursaalen abestu zuen Euskelelea ipuin musikatuan oinarritutako emanaldi batean.

Gure abeslariek Euskal Barrokensemble orkestrarekin eta Easo Txiki abesbatzarekin batera parte hartu zuten. Guztira 70 haur inguru izan ziren Kursaaleko eszenatoki gainean.

Iazko ikasturtean Euskelelearen beste bi emanalditan ere abestu zuten: Bilboko Arriaga antzokian eta Gure Zirkuan. 

Gure ikasleentzako esperientzia paregabea da horrelako kontzertu eta antzokietan parte hartzeko aukera izatea.