Hasselten
Pasa den astean, Batxillergoko lehen urteko ikasleak Flandrian izan dira Laskorainen aski ezaguna den trukean parte hartzen. Izan ere, jada zazpi urte igaro dira Hasselt hiriko Humaniora Kindsheid Jesu ikastetxearen eta gure arteko lehen esperientzia abiatu zenetik. Ordutik, gure ikastolako ikasleek Belgika iparraldeko lurralde hau astebete inguruz ezagutzeko aukera dute, bertako familien egunerokoan murgilduz, eskolak antolaturiko hainbat ekintzetan parte hartzen duten bitartean. Helburu nagusiak bi dira, batetik ingelesaren ahozkotasuna lantzea, eta bestetik, hizkuntza gutxitu baten jabe den Europako beste herrialde baten errealitatea ezagutzea. Covid egoerak soilik geldiarazi zuen egitasmoaren bigarren zatia apirilan gauzatuko da, anfitrioi izan diren familietako ikasle flandriarrak gurera etorritakoan, hori baina, datorren urteko apirilan gauzatuko da.
Aurten, 30 izan dira proiektu honetan parte hartzera animatu diren Laskoraineko ikasleak. Arestian aipatu bezala, guztiak batxillerreko lehen urteko ikasleak eta haiekin batera, Bigarren Hezkuntzako hiru irakasle izan dira. Urriaren 1ean abiatu ziren Usabaletik autobusez eta bertan izan dira ostiral gauera arte. Tartean, hamaika izan dira bertako ikasteletxeko kideen eskutik bizitakoak. Hasteko, larunbat goizean Hasselt-era heldu bezain laster, famili flandriarrak gure ikasleak jasotzen zain topatu genituen ikastetxe kanpoan. Honela, astelehena jai eguna zenez, eguna familiekin igaro zuten.
Hurrengo egunetan, ikastetxea (Bigarren Hezkuntzako eskola erraldoia) , Hasselt (Flandria ekialdeko 80 000 biztanleko hiri garrantzitsua), eta inguruko kokalekuak ezagutzeko aukera izan genuen. Tartean Bruselan izan ginen, Europan Parlamentua bisitzen, edota Leuven, Flandria ekialdeko hiriburuan.
Hasieratik amaierara arte paregabea izan zen ikasle eta irakasleon arteko harremana eta giroa, eta esperientzia berriez gozatzeaz gain, ongi pasatzeko parada ere izan genuen. Bizipen eder hau ixteko, amaiera ekialdi festa moduko bat ere antolatu zigunetan (Grande Finale deitua), non trukean parte hartu zuten familiak ere ezagutu genituen. Ekitaldian, irakasleen eskertza mezuez haraindi, zuzeneko musika emanalditxo bat ere izan genuen. Bertan ikasle flandriarrak eta euskaldunak oholtzaratu ziren, hasieran bakoitza bere aldetik, eta ondoren elkarrekin, hainbat abesti kantatuz eta bertan sorturiko hartu-emana hezurmamituz.
Gauzak horrela, onenean ginela, elkar agurtzeko unea iritsi zen, gaueko 22:00etan baikenuen itzulerako autobusarekin hitzordua. Une horretan, aste osoan zehar bizitako esperientziaren aztarnaz kontzientzia hartu genuen. Bertan, 6 egunez elkarrekin sortu ziren loturak eta sentimenduak loratu ziren, gure ikasleen eta flandriar familien arteko besarkadetan. Malko bat edo beste jausten ere ikusi genuen, esperientzia berezi baten lekuko izaten ari ginenaren seinale.
Emozioz beteriko agurraren ondotik abiatu zen autobuseko bidai luzea, bizitakoak utzitako aho zapore gozoa ahoan, apirilean berriz elkar ikusiko ginela jakinik, eta bihotza bete-bete eginda.