Iurramendi
Ikasturte honetan, azken bi ikasturteetako halabeharrezko etenaren ondoren, Iurramendi Zahar Egoitzarekin genuen proiektua berreskuratu dugu.
Proiektu honen helburua adineko pertsonen eta haurren arteko harremanak sustatzea da eta oraingo honetan HH4 eta LH2ko ikasleek hartuko dute parte.
Gauzak horrela, haurrak astean bitan joango dira Iurramendira bertako aiton-amonekin batera ekintza desberdinak egitera: eskulanak, mahai jolasak, bingoa, puzzleak, akuarelak…
Joan-etorriak segurtasunez egin ahal izateko etxekoen parte-hartzea bultzatu nahi dugu.
Elkarrekin ederki pasatuko dugu!