Erronkarako prest

Urriko lehen egunean ospatuko dugu Kilometroak jaia, Gipuzkoako ikastolen festa handia! Aurtengoan Orereta-Errenterian ospatuko da, baina, aurrez, gure Ikastolan ere jai honi begira jarri gara. DBHko ikasleekin aurtengo leloa eta abestia ezagutu ondoren, “LaskoErronka” egin dugu.

Izan ere, ohi bezala, DBH 4ko hainbat ikaslek parte hartuko dute Kilometroak jaiko Erronkan. Astearte arratsaldean patioan elkartu ziren DBHko ikasle guztiak Erronka taldearen aurkezpena ikusi eta zenbait jolas egiteko.

Urriaren 1ean, Orereta-Errenterian, milaka lagun elkartuko gara, Orereta Ikastolako lagunek antolatutako egitarau bikainaz gozatzeko. Gipuzkoako ikastolei bultzada emateaz gain, ondo pasatzeko eguna baita.