Eraldatutako espazioak estreinekoz erabiltzen!

Hezkuntza esperientzia aurreratua lehen aldiz gelaratuko dugu aurten, DBH 1 mailan, eta horretarako beharrezkoa izan da aurretik genituen gelak eraldatzea. Hamaika behar hartu ditugu kontuan obrak egin aurretik, hala nola, koirakaskuntza egiteko aukera bermatzea, pertsona guztiok erabiltzeko moduko komunak, garapen pertsonala lantzeko gela eta irakasleen gela erdigunean eta ikusgarri izatea.

Uda osoan zehar lanean aritu ostean, pedagogia beharrei erantzungo dieten baliabideak prest ditugu, azken ukituak falta badira ere, eta DBH 1eko ikasleak zein langileak espazio berrituak erabiltzen hasiak dira dagoeneko.

Osasunarekin urra dezagula!