Aste berezia

Ikasturteko azken txanpan sartuta gaude, eta USEko emaitzak atzo banatu zituzten. Ikastolatik aurkezten diren guztiek gainditu dute. Zorionak!

Bestalde, azken bi asteak bereziak izaten ari dira: mendi irteerak, robotikako saioak, musikaren eguna, herri-kirolak, uraren eguna....

Eskertzekoa izan da DBH4ko ikasleen laguntza ikasle gazteenekin, dinamizatzaile bikainak izan dira. Aupa zuek!