Itsas hondakinen

DBH 4. mailako Biologia eta Geologiako ikasleak Itsas Hondakinen Erronkan aritu dira lanean 3. ebaluazioan zehar.

Mater Ontzi Museo Ekoaktiboarekin elkarlanean, itsas hondakinak ezagutu eta bereziki, plastikoen pilaketa-arazoa mundu mailako arazo larrienetarikoa dela jabetu dira.

Errealitate horri nola buelta eman hausnartzen aritu dira taldeka, eta amaieran, aldaketarako proposamen ezberdinak eginez, dibulgazioa oinarri duten eta murrizte edo berrerabilpena bultzatzen duten proiektuak aurkeztu dituzte.

Hemen dituzue horietako batzuk, zuen egunerokoan ere inspiragarri izan eta aldaketaren bidean ekintzaile izan gaitezen.

1. PLASTIKOZKO POLTSEN ARAZOA
Atarian argitaratutako artikulua: https://ataria.eus/tolosaldea/1686567503402-plastikoa-bizidunon-amesgaizto-berria-laskorain

2. TOLOSANEAMENDUA

3. PLASTIKO GABE TXIKITATIK
Blog-aren esteka: https://sites.google.com/laskorainikastola.eus/plastiko-gabe-txikitatik/orri-nagusia

4. UR GARBIA
Blog-aren esteka: https://urgarbiaproiektua.blogspot.com/2023/05/ur-garbia-proiektua.html

LH3ko geletara joan dira ere proiektu honen berri ematera.