Argitxo egutegia

Dakizuenez, zuen seme-alabek euskaraz bizitzearen aldeko aukera egitea da Laskorain ikastolaren helburu garrantzitsuenetako bat. Helburu hori lortze aldera, ahalegin handia egiten dugu ikastolan, baina guk bakarrik ezin dugu, zuen lankidetza, gurasoon lankidetza, ezinbestekoa zaigu.

Lankidetza horretarako oso baliagarri gerta dakiguken tresna bat aurkeztu nahi genizueke: ARGITXO EGUTEGIA. Argitxoren hau ez da ohiko egutegia; izan ere, egutegiaz gain, hilabetero, euskarazko jolas edo abestiren bat dakar. Ikastolan gelan izaten dugu egutegi hau, baina nahiz izanez gero, etxerako ere lor zenezakete (4 euro).

Horretarako, bete azpiko inkesta ostiralerako eta ikasturte hasieran emango zaizue egutegia.