Giro bikaina

Aze giroa igandean!

Primeran joan zen igandean ospatu genuen IKASTOLAREN EGUNA.

Eguraldi bikaina eta giro paregabea izan genuen egun osoan zehar.

Bizikleta ibilaldia, jolasak, hamaiketakoa, HHko jaialdi ederra, abesbatzaren emanaldia, antzerkia, 1500 lagunetik gora bazkaltzen, pailasoak, Kazkabarrarekin jolasak, dantzaldia... dena bikain joan zen 200 bolondresen lanari esker!

Urtero bezala, DBH4ko ikasleen laguntza eskertu nahi dugu bereziki.

Galarraga Ibañez sendia izan da patata tortilla zozketako irabazlea.

Zorionak!!