Hernialden
Asteazkenean, ekainaren 7an, bi urteko ikasleak Hernialdera joan ziren egunpasa.
Gelan elkartu ondoren, bi autobusetan Hernialdera igo ziren. Bertan, frontoian hamaiketakoa egin, ingurua ezagutu, parkean jolastu eta ondoren elkarrekin bazkaldu zuten.
Eguraldi bikaina izan zuten eta denak poz- pozik ibili ziren argazkietan ikus daitekeen bezala.