Igantzin

LH 6. mailako neska-mutilak Igantziko (Nafarroa) Irrisarriland parkean izan dira bi egun pasatzen, ikasturte amaierako irteera gisa.

Bertan hainbat aktibitate burutu dituzte naturan: tirolinak, disc golf, zentzumenak bizi eta ingurumenaren interpretazioa.

Gainera jolastoki handia izan dute tarte libreetan eta diskofestan ere ederki pasatu dute.

Eguraldia lagun, egun zoragarriak bizitu dituzte eta gustura itzuli dira etxera.