Oriora irteera

Orioko Txurruka aterpetxean izan dira Lehen Hezkuntzako 2.mailakoak aste honetan.

Eguraldiarekin zalantzak izan arren, eguraldiak azkenean lagundu die irteera guztian zehar.

Lehen egunean Orioko herrira joan ziren bertako parkea eta herria ezagutzera eta bigarren egunean, aldiz,  Zarautz aldera ibilialditxoa egin zuten.

Ederki ibili dira jolasean alai eta pozik. Xarma berezia izan zuten gaueko altxorarren bila jolasak eta ondorengo dantza festak.

Ederra izan da eta gogoan hartutako egunak izan dira, ziur!