Errigora

Errigorako olio, kontserba, pasta, arroza, lekaleak... iritsi dira! Larunbatean egingo dugu banaketa, Usabalgo ikastolan.

Dakizuen bezala,Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den zonaldean eragin nahi du, eremu horretakoak propio diren elikagaiei Euskal Herrian bideaemanaz, euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Arrakasta handia izan du aurtengo ekimenak! Zorionak!