Udaleku irekiak

HH3tik LH2 bitarteko ikasleentzat EUSKARAZ BIZI UDALEKU IREKIAK antolatu ditugu uztailaren 3tik 28ra. 
 
LEKUA: Haur Hezkuntzakoak Sakramentinoetan eta Lehen Hezkuntzakoak Usabalen. Sakramentinoetatik Usabalera joan-etorria begiraleen laguntzarekin egiteko aukera dute.
 
ORDUTEGIA: Goizeko 9:00etatik 13:00etara
 
HAUR TXOKOA: Goizeko 8:00etatik 9:00etara Sakramentinoetan antolatuko dugu.
 
JANGELA: Jangela zerbitzua Sakramentinoetan eskainiko dugu 15:00ak arte. 15:00ak baino lehen jasotzeko aukera izango da. Usabalen dauden ikasleak begiraleak lagundurik joango dira jangelara.
 
EKINTZAK: Egunero jolasak, eskulanak eta kirolak antolatuko dira. Asteazkenetan egun pasa antolatuko dugu ( HH3koak bi astez behin). LHko ikasleekin astean behin igerilekura joango gara.
 
Izena eman eta ordainketa egiteko epea maiatzaren 15ean bukatuko da.