Lanbide Heziketa

Gaurkoan DBH4 eta Batxilergoko 2. mailako ikasle batzuk Tolosaldea Lanbide Heziketako Institutuan izan dira bertako eskaintza gertutik ezagutu eta jardunaldi praktikoetan parte hartzen. 

Gure ikasleek erdi eta goi mailako Kirola, Mekatronika, Mekanizatua, Administrazioa eta Informatikako zikloak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute goiz osoan zehar.