Kanbokoekin

2012/2013 ikasturtean Kanboko  Xalbador kolegioa eta Laskorain ikastolaren arteko elkartrukeari  hasiera eman zitzaion eta pandemiako etenaldiaren ondoren, aurten gure artean izan ditugu asteazkenetik ostirala bitarte.

Jolas, herri kirol, txapa tailer eta piraguan ibiltzeko aukera izan dute DBH1eko neska-mutilek eta Tolosako txoko ezberdinak ezagutuz ginkanan aritzeko ere.

Egonaldiari mendi irteerekin amaiera eman diote. Eguraldi ona lagun izan dute eta une batzuetan tenperaturak goia jo badu ere, esperietziak partekatzeko aitzakiarik ez da izan.

Beste behin ere, Iparra eta Hegoa banatzen duen muga horretan zubi izan da gure ikastola. Horregatik,  mila esker hau guztia aurrera ateratzeko ahaleginetan aritu zareten guztioi, ikasle, familiak, nahiz ikastolako langile guztiei! Datorren igandean Senperen elkar ikusiko dugu.

Izan huntsa!!!!