HH1ekoak
Azkeneko asteetan eguraldi ona izan dugula aprobetxatuz, HH1eko ikasleak goiko patioaz gozatzeko aukera izan dute. Primeran ibili dira bertako elementuetan gora eta behera.
Datorren ikasturtera begira, gune hau ezaguna izango dute, ahal dugun guztietan bertara igoko baikara ikasturte bukaera bitartean.