Gure zirkura

Hiru urteko ikasleak “Gure zirkua” proiektuan murgilduta daude eta gelan zirkuko pertsonaia ezberdinak lantzen ari dira. Proiektua borobiltzeko,  aurreko ostiralean “Gure zirkua” bisitatu zuten. Ikasleek zirkuko artistekin aurrez-aurre egoteko eta beraien magia eta abileziez gozatzeko aukera izan zuten.

Hurrengo asteetan haur bakoitzak zirkuko bere pertsonai gustukoena aukeratuko du eta zirku emanaldi bat prestatuko dute bi urteko ikasleentzako.

Lerro hauen bidez Gure zirkuko lagunei hain esku zabal hartu izana eskertu nahiko genieke.