Flandrierrekin trukea

Batxiler 1eko ikasleak Hasselten (Belgika) izan dira astebetez, Laskorain Ikastolak Humaniora Kindsheid Jesu ikastetxearekin antolatu duen elkartrukearen baitan.

Ingelesa praktikatzeaz gain, hainbat ekintza burutu dituzte: Bruselas eta Lieja ezagutu, Flandrieraz ikasi, bertako dantza tradizionalak dantzatu, bolotan jolastu eta abar.

Elkarlanean aritu dira, beste kultura bat ezagutu dute eta harremanak sendotu dituzte.