Zurren bidaia

Bost urteko ikasleak proiektu berri batean murgildu dira. Proiektu honek ipuin bat du oinarri, Zurren bidaia izenekoa.

Zur, Euskal Herriko baso batean bizi den txantxangorri bat da. Ikasleek, Zurrekin batera basoan bizi diren hainbat animalia ezagutu eta elkarrekin izango dituzten abenturaz gozatzeko aukera izango dute.

Gaia aurkezteko, bost urteko ikasleak Zabalarretara gerturatu dira eta bertan ipuinaren azalari buruz hitz egin dute, naturaz gozatzen duten bitartean.