Uda bateko besarkada

Ekaina bukaeratik abuztua bukaerarte bere etxeko ateak 8 urteko haur saharar bati irekiko dizkioten tolosaldeako 15 familien bila gabiltza.

Haur saharar hauek Oporrak Bakean programaren bidez etorriko dira gure herrietara.

Eta zertarako Oporrak Bakean?

- saharar errefuxiatu kanpamentuetan egiten dituen 55º graduetatik babesteko

- ondo elikatzeko aukera emateko

- mediku errebisiotetatik pasatzeko aukera emateko

- gure herriak ezagutzeko, naturaz disfrutatzeko, kultura eta hizkuntza berria ezagutzeko

Aukera eman nahi diezu?

Informazio gehiagorako: www.oporrakbakean.eus

Tolosaldea Sahararekin