Lanbide desberdinak

Lau urteko ikasleak proiektu berri batean murgildu dira, lanbideak. Gaiari sarrera eman ondoren, haur bakoitzak etxekoen lanbideak aurkeztu ditu gelan, irudi eta argazkien laguntzaz. Proiektuak iraungo duen aste hauetan, irteerak egingo dituzte lanbide ezberdinak ezagutzeko: ile- apaindegi batera, suhiltzaile- etxera, udaltzaingora… Aste honetan horietariko bi gertutik ezagutzeko aukera izan dute eta esperientzia aberasgarria izan da.

Bestalde, lanbide ezberdinetan lan egiten duten familiak izango ditugu gelan: irakasleak, anbulantzi langileak, industrian lan egiten dutenak…

Eskerrik asko gure proiektua aberasten lagunduko duzuen guztioi.