Non bizi naiz ni?

Bi egun osoz, Batxilergo 1. mailako ikasle guztiek Non bizi naiz? proiektu pilotua garatu dute, ikastolan. Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako eta Andoni Mateosek eta Izaskun Egilegor tolosarrek ondutako proiektua da, eta ikasleak administrazioa gertuagotik ezagutzea du helburu.

Kultura-ondarea Gizarte Zientzien irakaskuntza-ikasketa prozesuan erreminta indartsua eta eraginkorra izan daitekeela ez da baieztapen berria, eta inork ez du zalantzan jartzen ondare-elementuen erabilerak erraztu egiten duela inguratzen gaituen inguruneaz ditugun galderei modu zuzenean erantzutea, hausnartuz eta ondoren ondorioetara ailegatuz gure ingurune soziala nola eraikitzen den hautematea. Haatik, Batxilergoko irakaskuntza-ikasketarako, Gizarte eta Kultura Ingurunearen ezaguera, Filosofia edota Geografia jakintza-arloen baitan bidelagun ona izan daiteke.

Ondarearen sozializazio bidirekzionala, inklusibo eta irisgarriaren alde apustua egiteko une egokienean kokatzen da eta hartara gizarte zientzien baitan murgiltzen da zuzenean. Planteamendu honen baitan, Tolosako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak herriko ikastetxeekin batera lantaldean aritzeko proposamena luzatu du. Instituzioak ikasleekin elkarlotzeko beharreko pausuak emateko prozesu bat martxan jartzea planteatzen da.

Informazio gehiago duzue https://nonbizinaiz.wixsite.com/nonbizinaiz gunean.