Inauterietarako prest

Ostegun Gizena iristear dago, eta hainbat ohar ditugu inauterien ingurukoak:

  • Danborrada: Igande honetan entsaio orokorra izango da goizeko 11etan Triangulon. Bakoitzak bere danborra eraman behar du, ez ahaztu gerrikoa emateaz. Danborrada egunean berriz, otsailaren 18an, Geltoki kalean elkartuko gara 16:30ean. Datorren astean txapela eta lepoko zapia banatuko dizkizuegu. Ikastolako umeek galtza txuriak eta txilaba eraman behar dituzte. Inauterien ondoren, txapela, zapia, danborra eta makilak ikastolara itzuli behar dituzue. 
  • Ostegun Gizeneko jaialdia: Sakramentinoetan eta Usabalen 11:30ean amaituko dira, horrela 12:00etarako txupinazora joateko aukera izango dugu. Ostegunean ez da jangela zerbitzurik eskainiko, eta etxera 11:30ean autobusez itzuli behar duenak ondorengo esteka bete behar du astelehenerako.
  • Kazkabarra: Larunbat honetan entsaioak betiko ordutegian izango dira, eta mozorroen osagarriak banatuko dira (mozorroak dagoeneko banatu dira). Ostiral mehean azkeneko entsaioa elkarrekin egingo dugu 15:00etan.