Euskadiko Orkestraren

LH6. mailako ikasleek Euskadiko Orkestra Sinfonikoak antolatzen duen  'Musika gela' programaren barruan, Living Room Music  emanaldiaz gozatzeko aukera izan dute. 
Euskadiko orkestrako lau perkusio jolek parte hartzen dute, tartean ikastolako ikasle izandako Igor Arostegik, eta berrogeialdiaren ondorioz urrutiko hiri bateko apartamentu batean geratzen direla irudikatzen dute.
 
Horrela, musika pixka bat egiteko asmoz, etxean dituzten elementuak erabiltzen dituzte perkusio tresna balira bezala: mahaiak, goilarak, ura, lanparak, lore ontziak, zabor-ontziak, eskuak, erratzak...  Tresna guzti horiek erabiliz, sinkronizazioz betetako sekuentzia erritmiko ugari sortzen dituzte. 

Oso emanaldi dibertigarria eskaini digute.