Ero Etxeko krosean

Igandean, Ero etxe krosa izan genuen Tolosan. Bi urtetako geldiunearen ondoren gogotsu parte hartu zuten eskualdeko ume eta gaztetxoek.

Gure ikastolako 200 ikasle baina gehiagok parte hartu zuten, hotzari aurre eginez, senide, guraso, aiton-amon eta lagunen txalo zaparraden laguntzarekin.

Parte hartzaile guztiei zorionak!

Ero etxe elkartetik ere partaideak zoriontzeko eskatu digute eta guk ere  elkartea eskertu nahi dugu egindako antolaketa lan txukunagatik.