Ekin kanpaina

Tolosaldeko Mankomunitateak antolatutako Ekin kanpainan parte hartu dute DBH3ko ikasleek.

Helburu orokorrak:

• Hiri-hondakinen inguruko hierarkia ezagutzea: murrizketa, berrerabilpena eta birziklapena azpimarratuz.

• Guztiok hondakinen arazoen konponbidean dugun protagonismoaz jabetzea, hau da, hondakinen sorreran, berrerabileran eta gaikako bilketan parte hartzeak, norberak duen garrantziaz eta hondakinek suposatzen duten arazoaz kontzientziatzea eta sentsibilizatzea.

• Partaideen artean, estimulu bat sortaraztea, jokabide-ohituren aldaketa eman dadin, murrizketa lehenetsiz eta sortutako hondakinak modu egokian banatuz.

• Ikas komunitate osoan, hondakinen sailkapen egokiaren aldeko konplizitatea lortzea, konszienteki parte hartzen duten ingurumen kultura berriaren bozeramailea eta eragile biderkatzaile bihurtuz.