Gabonak eta kontsumoa

Bost urteko ikasleek, asteazkenean, tailer berezi bat izan zuten Tolosako Ingurumen Zentrukoen eskutik.

Urtero bezala, gabonak eta kontsumoaren gaia ardatz harturik, antzerki txiki bat egin zieten haurrei argindarraren garestitzearen inguruan.

Ondoren,  material berrerabilgarriaz baliatuz kandela eta honentzako ontzi bat egin zuten.

Mila esker urte honetan ere, gurean izateagatik.