Irakasleak

Aste honetan hiru, lau eta bost urteko irakasleek antzezpen bat egin dute beraien ikasleentzat, adiskidetasunaren eta besteei laguntzearen garrantzia gaia lantzeko asmoz.

Baliabide gutxi zituen familia batean, hiru alabentzat opari bana erosteko dirurik ez zegoenez, amak txikienari bakarrik oparia erostea erabaki zuen.

Hiru alaben arteko elkar laguntza eta elkar partekatzearen gaia garatzen da antzezlan honetan. Ikasleak liluratuta geratu dira euren erreferenteek eginiko antzezpenarekin.