Olentzero eta Mari Domingiren
Abenduaren 24ean Olentzero eta Mari Domingiren etorreran parte hartu behar dutenak, PLAZA ZAHARREAN elkartuko dira arratsaldeko 17:00etan.
Ikasle ugarik eman du izena eta ongi etorri ederra aurrikusten dugu.
LH3 eta LH4 mailetako ikasleak kriseiluak eramango dituzte.
LH5 eta LH6 mailetakoak berriz, antortxak.
Arratsaldeko 17:30ean abiatuko dira, eta ondorengoa izango da ibilbidea:
Plaza Zaharra, Solana kalea, Korreo kalea, Gorriti plaza, Rondilla kalea, San Frantzisko kalea. Geltoki kalearen parean amaituko da.