Olentzero eta Mari Domingiren

Abenduaren 24ean Olentzero eta Mari Domingiren etorreran parte hartu behar dutenak,  PLAZA ZAHARREAN elkartuko dira arratsaldeko 17:00etan.

Ikasle ugarik eman du izena eta ongi etorri ederra aurrikusten dugu.

LH3 eta LH4 mailetako ikasleak kriseiluak eramango dituzte.

LH5 eta LH6 mailetakoak berriz, antortxak.

Arratsaldeko 17:30ean abiatuko dira, eta ondorengoa izango da ibilbidea:

Plaza Zaharra, Solana kalea, Korreo kalea, Gorriti plaza, Rondilla kalea, San Frantzisko kalea. Geltoki kalearen parean amaituko da.