Sentsibilizazio saioak

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasleek AGI ( Gipuzkoako Ikusmen urria dutenen Elkartea) elkartearen eskutik sentsibilizazio saio bat jaso dute. Bertan, ikusmen urritasun mota desberdinen inguruan jardun dira eta horrekin batera, erabiltzen dituzten material desberdinak ezagutzeko aukera izan dute. Saioari amaiera bi ekintzekin eman diete. Batetik, itsu moduan oztopo bide bat igaro behar izan dute makila eta kideen laguntzaz eta bestetik, Goal-ballean jolastu ziren.

Lehenengo mailako ikasleek berriz, " Tolosaldea Sahararekin" elkartearen eskutik, Saharar herriaren berri izan dute. Beraien egunerokotasuneko bizi baldintzak nolakoak diren ezagutu eta hainbat argazki ikusi dituzte. Bukatzeko, gure elkartasun eta gertutasuna erakutsi asmoz, ikasle bakoitzak eskutitz bat idatzi die, datozen egunetan hara bidaliko direnak, guk ere bueltan jasoko ditugulakoan.