Koldo Campos poeta

Lehenengo ebaluazioan zehar "lengua castellana y literatura" ikasgaian poesia lantzen aritu ostean, gaurkoan Koldo Campos idazle eta poeta izan dugu DBH4ko ikasleei poesia errezitaldi bat eskaintzen.

Benetako gozamena izan da Koldok berak eta beste zenbait poetek idatzitako lanak entzutea, eta ikasleek ere konkatenazioan oinarritutako ariketa polit batean parte hartzeko aukera izan dute.