Elkartasun Kutxa

Ikastola bakoitzak elkartasun kutxa honetarako bere ekarpena egiten du, eta ondoren arazo ekonomikoak dituzten ikastolen artean banatzen da dirua. Guztira 800.000 euro jaso dira, horietatik Laskorain Ikastolako gurasoek 25.952 euroko ekarpena egin dute 2022 urtean. 

Elkartasuna, eman eta jasotzen den altxor bat da. Eta itzultzen den altxor bat ere bai, jasotzen duenak aurrera ateratako proiektuen bitartez itzultzen baitigu denoi. 800.000 euroko elkartasun adierazpena egin zen atzo, beharra duten ikastolei laguntzeko eta inbertsio berriak sustatzeko.

Elkartasun Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea duela hamar urte sortu zenetik, zazpi milioi eta erdi euro inguru banatu ditu, eta Elkartasun Kutxa sortu zenetik, 1992 hartatik, berriz, hemezortzi milioi eurotik gora. Zenbakiez harago, baina, Ikastolen Elkartearentzat funtsezko tresna da elkartasun kutxa, ikastola sarea indartu, eta Euskal Herriaren errealitate administratibo edo hizkuntza paisaiagatik egoera larrienean egon daitezkeen ikastolei hauspoa emateko ezinbesteko tresna delako. 

Hauxe da aurtengo elkartasun besarkadaren emaitza

Irudia