Nik, zuk, ...
Euskal wikilarien elkartea eta Ikastolen Elkartearen arteko lankidetzaren baitan, proiektu parte hartzaile bat jarri dugu martxan. Erronka formatuan ezarria, ikasleen sentsibilizazioa eta proaktibotasuna sustatzea da helburua. Abiatzeko, hausnarketa:
- Hizkuntza minorizatuek, eta horien artean euskarak zehazki, testuinguru digitaletan presentzia gutxi dute. Leku propio baten beharra dago.
- Sarean nabigatzeko hizkuntza ohituretan ere eragin nahi dugu, askotan nahi dugun hori euskaraz bilatzeko zailtasunak izaten batitugu.
- Sarean oro har eta wikipedia/txikipedian zehazki gizonezko eta emakumezko artikulu kopuruaren artean dagoen arrakala izugarria da.
Proiektuaren hastapenetan, DBH2ko ikasleek formazioa jaso berri dute proiektua abiaratzeko.
Hauek dira helburuak:
- Euskal komunitateko kide bezala euskarak sarean bizi duen egoera ezagutzea, arazoaz sentsibilizatzea eta egoera aldatzeko ezinbesteko eragile izatea..
- Sarean oro har eta txikipedian zehazki euskarazko artikuluen presentzia areagotzea.
- Gizon eta emakumeen artikulu kopuruaren artean dagoen arrakala ezagutzea, gaiaz sentsibilizatzea eta egoera aldatzeko ezinbesteko eragile izatea.
- Konpetentzia digitala lantzea.