Xiberoko Ikastolen aldeko
2003tik, Zuberoako Ikastoletako guraso eta Euskal Herriko hainbat gunetako laguntzaileek, eguberriz, tokiko ekoizle ttikien ekoizpenez osaturiko saski salmenta bat antolatu genuen. Iaz, zuen laguntzari esker, 2200 saski saldu genituen.
Ekimenaren helburuak :
-
- Zuberoako Ikastolak laguntzea
- Zuberoako ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea
Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza guttiagotua da gure lurraldean.
Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek dute euskararen transmisioa bermatzen.
Zuberoan Ikastolak garatzen eta indartzen jarraitzeko Euskal Herri osoko elkartasuna ezinbestekoa zaigu.
Euskara susta dezagun, Zuberoako Ikastolak lagunduz !