Ekintzailetasuna bultzatuz
2. batxilergoko Enpresaren Ekonomiako ikasleek "La Caixa Fundazioak" antolatutako LABEMPRENDE ekintzailetza laborategi ibiltaria (autobusa) ezagutzeko aukera izan dute.
Gune elkarreragile eta multimedia bat biltzen du bere baitan, ikasleek ekintzailetzaz gogoeta egin eta hartan sakontzeko aukera izan dezaten, ekintzailetza arloko jardueren, lekukotasunen eta proiektuen bidez.
Erraztaile batek ibilbidea gidatu du hainbat jarduera elkarreragile dituen gune multimedia batean zehar, ekintzailetza-prozesua ezagutzeko eta ekintzailetzarako behar diren ezaugarriak eta balioak ikasteko.
Ibilbideak bost esparru zeharkatzen ditu: Ekintzaileak gara, Begiratu, Pentsatu, Egin eta Hasi.