Biblioporrak

Aurten ere, Tolosako Liburutegiak Biblioporrak gidak prestatu ditu oporretan haur eta gazteek irakurketaz gozatzen jarrai dezaten.

Mezu honekin batera adinez adin banatutako gidak jasoko dituzue. Bestalde, liburutegiko katalogoan gomendio gehiago aurkitu ahal izango dituzue. Horretarako, ondorengo helbidea edota gida bakoitzean dagoen QR kodea erabil dezakezue:

udala.tolosa.eus/liburutegia-biblioporrak

Kontuan izan katalogotik mailegu-eskaerak eta erreserbak egiteko aukera daukazuela. Eragiketa horiek nola egin jakiteko gure laguntza-bideoak ikustea gomendatzen dizuegu:

https://udala.tolosa.eus/eu/zerbitzuak/kultura-gazteria-jaiak/liburutegia/online-zerbitzuak/katalogoa

Aurtengo Biblioporrak txokoa ekainaren 22an jarriko dute martxan, Errotako ekintza-gelan, 3. solairuan. Txokoaz gozatu ahal izango duzue irailaren 30era arte.

Haur Liburutegiaren udako ordutegia ondorengoa izango da:  Ekainaren 22tik irailaren 2ra: 10:00-13:30

Bestalde, Usabalgo udako liburutegitik ere (Bibliopiszina) eskatu eta jaso ahal izango dira liburu hauek, uztailaren 4tik irailaren 9ra: 15:00-19:00.