Kidetzeak

Aste honetan ekintza ezberdinak antolatu ditugu Sakramentinoetan eta eskertzekoa izan da DBH4ko ikasleen laguntza, dinamizatzaile bikainak izan dira. DBH 4ko ikasleak bi bider joan dira Sakramentinoetara aste honetan. Kidetze hauetarako aitzakia edozein dela ere, egitasmoak berak duen garrantzia azpimarratzekoa da. Ikasle zaharrenak gazteenekin jolasten dutenean, magia pizten da. Elkarrekin ikasiz, balore, erreferente, laguntzaile, adiskidetze eta emozio guztien keinuek hartzen dute pisua.

Laskolinpiadak batetik, eta Uraren Eguna bestetik. Horiek izan dira elkarrekin bizitu dituzten ekimenak. Edonola ere, ekimenaren muina kidetzea da. Norbera izanik, elkarrekin BAT eginik.

Eskerrik asko DBH4ko ikasleei haien prestutasunagatik, bai Musikherrian , bai Ikastolaren Egunean, bai Kidetzeetan , Euskararen egunean,....adierazitako prestutasunagatik. Eredu izan zarete.

Asteazkenean berriz , Zeberiotarrek, Zabalarretan, musika emanaldia eskaini ziguten eta oso gustura egon ginen abesten eta dantzan, mila esker familia aurten ere zuen onena gurekin partekatzeagatik!