Donostiako Itsas Museora
Pasa den astean, DBH2ko ikasleak Donostiako Itsas Museoan izan ziren “Tromelin. Esklabu ahaztuen uhartea” erakusketa bisitatzen.
Bertan, 1761ean Indiako ozeanoan dagoen 1,7 km2ko Tromelin izeneko uhartean ahaztuta utzi zituzten esklabuen historia ezagutu zuten. Irla hartan 15 urte luzez esklabu haiek nola biziraun zuten ikusteaz gain, esklabuen salerosketan euskaldunok izandako papera ere aztertu zuten, iturri idatzi eta aztarna arkeologiko ezberdinak aztertuz.
Ondoren, Donostiako Urgul mendira igo ziren hamaiketakoa jatera eta hain ezagun diren kanoiak ikustera. Eguraldi ederra izateaz gain, gure inguruko historia ezagutzeko aukera paregabea izan zuten.